Meeting Pantori & its founders

The talk

Talk to Pantori!  discurrió alrededor de cómo promocionar productos gastronómicos por internet y de cómo acercar los productores a los clientes. Los ponentes fueron Andoni Munduate, Maite Roso y Jaime Gorospe, todos antiguos alumnos de este mismo campus.

Entre los proyectos innovadores que nos han traído están Pantori, una iniciativa para poder encontrar productos difíciles de encontrar en nuestro entorno; Deskontu, una página web en la que puedes encontrar descuentos en muchos comercios de tu ciudad, y The Loaf, una innovadora panadería que pretende volver a los tiempos en los que el hacer pan era casi un arte.

Para más información entrad en http://labiciroja.com/. ¡Animaos!

Sir Anthony speaks his mindTalk to Pantori! komertzioen eta janariaren sektorearen gorabeherei buruzko hitzaldia izan zen. Honetaz aparte, hiru gazte ekintzaile gonbidatuek sektore honetan ikusten zituzten hutsuneak azaldu eta zulo horiek betetzeko eduki dituzten ideiak kontatu zizkiguten.

Batetik, Andoni Munduate ataundarrak bere La Salsera enpresa aurkeztu zuen. Enpresa txiki eta ekintzaile honek proiektu eta ekimen ugari jarri ditu martxan bere bizitzan. Adibideetako bat jatetxe eta janari ekoizle txikiei bideratutako kontsultari-lana da, hauek beraien produktu eta zerbitzuak jende gehiagori ailegatzeko laguntza eskaintzen dutelarik. Andonik esan zuen moduan, ekoizle euskaldun baten gaztak Madrilera eta Bartzelonara iristea lortu zuten eta oso harrera ona izan zuen hiri handi horietan, baita hemen zuen prezioa hirukoiztera iritsi ere. Bestalde, Pop-up Bakery deituriko mugimendua sortu eta bultzatu zuten hauek ere. Mugimendu honen funtsa ogia lehen bezain ona izaten lortzea da eta horretarako, kale erdian kontenedore handi baten barnean okindegi txiki bat muntatu eta bertan saltzen jarri ziren.

Bigarren hizlaria Deustuko ikasle ohia den Maite Roso izan zen. Gazte hau La Bici Roja enpresaren kide ez ezik, Deskontu eta Dendatan bezalako ekimenen sortzaile ere bada. Ekimen hauek zure herriko komertzio eta ostalaritza lokaletan internet bidez erreserba egiteagatik deskontuak lortzen dizkizu.

Azken hizlaria beste Deustuko Unibertsitateko ikaslea izan zen: Jaime Gorospe. Azken honek, Pantori deituriko ekimena ekarri digu. Era sinplean esplikatuta, gure inguruan aurkitzeko zailak diren produktu gastronomikoen bilaketa erraztu eta erosi ahal izateko ekoizleekin harremanetan jartzen gaituzte.

Nahi ez gero, informazio gehiago hemen eskuragarri: http://labiciroja.com/. Animatu eta sartu zaitez!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *