BeeJoin Gymkana

LOGOTIPOS BEEJOIN PNG-01

BeeJoin hurrengo galderei erantzuteko jaio zen ekintzailetza proiektua da:

Zenbat aldiz geratu zara etxean sofan botata ez zenuelako inor zeinekin kirola egiten atera?

Edo…Kuadrillan futbola (saskibaloia, padel, esku pilota,…) asko gustatzen zaizue baina partida bat osatzeko ez zarete nahikoa eta beti zabiltzate zoratuta jendea aurkitzeko?

Edo…Fisioterapeuta, personal trainer, nutrizionista, arbitro edo kirol denda bat zara eta zure zerbitzuak bultzatzeko eta bezeroak mundu digital berri honetan aurkitzeko zailtasunak dituzu?

Azken finean kirol plataforma oso bezala definitzen dugu, laburbiltzea eskatzen digutenean zera diogu: Kirol Blablacar-a.

BeeJoinen merkaturatze prozesuan ekitaldi bat antolatu dugu: Bilbon eta Granadan aldi berean egingo den Gymkana 2.0 lehiaketa.

Gymkana? Bai, erronkaz jositako ibilbide bat egin beharko dute lehiakideek.

2.0? Bai, online mundua (gure bloga, Twitter eta Facebook erabiliz) eta offline mundua nahastuko ditugu ekitaldi guztiz dibertigarri bat sortzeko

Aldi Berea? Bai, bi hirietan aldi berean egingo da gymkana, izan ere, azken proban kooperazioa egon beharko da Granadako eta Bilboko taldeen artean lehiaketa irabazteko.

Izena ematea bakarka edo taldeak sortuz egin daiteke eta dohainik da. Hainbat sari lor daitezke: Gymkana osoa irabazteagatik baina baita zenbait erronka aurrera eramateagatik ere.

Informazio guztia eta izena ematea gure webgunean: http://www.beejoin.com/ edo baita gure Facebook eta Twitter profiletan.

Gurekin kontaktuan jartzeko idatz ezazue ondorengo helbidera: beejointoday@gmail.com edo Whatsapp bidez zenbaki honetara: 665741541

Apunta zaitez!

Eta gogoratu: #BeeJoin #BeeSporty #BeeHappy

Beñat Urrutikoetxea Arrieta

Twitterren @beurruti

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *